Buscar
  • Serantes

KURTSO AMAIERAKO EBALUAZIO PROZESUAREN AZALPENA


Familia agurgarriak,


Kurtso honetako ebaluazio prozesua dela eta, hauxe azaldu nahi dizuegu:


Covid-19 osasun-larrialdiak ikastetxeetan eragindako egoerak baldintzatu egin du ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesuen garapena. Ikasturte honetan eman diren inguruabar bereziek baldintzatu egingo dituzte lortu ez diren helburuak ebaluatzeko, kalifikatzeko, mailaz igotzeko eta berreskuratzeko prozesuetan erabiltzen diren prozedurak eta erreferentziak.


Jarduera presentziala eten aurretik ikasleek lortutako mailari buruzko informazioa funtsezko oinarri gisa erabili beharko da behin betiko ebaluazioaren eta horrek ikasturtearen amaieran duen kalifikazioaren inguruko erabakiak hartzeko.


Hala, urteko plangintza didaktikoa aldatu dugu, eta ikasturte hasieran 2. Hiruhilekoan lortzeko planifikatutako helburuak oinarrizkotzat hartuko dira 2019-20 ikasturteko ebaluazio-prozesuan.


Azken ebaluazio integratzaile horrek lehenengo bi ebaluazioetan eskuratutako lorpenak hartu beharko ditu kontuan, eta horiei hirugarren hiruhilekoan eskuratutako lorpenak soilik gehituko zaizkie, modu positiboan soilik. Hain zuzen, azken lorpen horiek emango dute azken kalifikaziorako bidea.


Hau azalduta, gogoratu nahi dizuegu ohiko komunkabideek zabalik daudela edozein zalantza argitzeko behar den irakaslearekin.


Berriro ere, eskertu nahi dizuegu, ziurgabetasunezko une hauetan, egiten ari zareten ahalegina, eta ikasleek beren ikasketa prozesuan jarraitu ahal izateko, eguneroko disziplinak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.


Agur bat,


Zuzendaritza taldea

30 vistas

CEIP SERANTES HLHI

  • White Instagram Icon

© Copyright 2023 by Elementary school. Proudly created with Wix.com

Kontakta zaitez/ Contáctanos

Tel: 944839684

Email: seranteseskola@gmail.com

Helbidea/ Dirección

Grupo Serantes Auzunea, 7B

Santurtzi (Bizkaia)

This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now